Konbentzioaren Gerra

Konbentzioaren Gerra
Frantziako Iraultzako Gerren zati
Gudu zelai izan zen Santa Maria del Roure monasterioaren hondakinak
Data1793ko martxoaren 7a - 1795eko uztailaren 22a
Lekua Katalunia
 Euskal Herria
EmaitzaBasileako ituna
Gudulariak
Espainia
Portugal
Frantziar erregezaleak
 Frantzia
Buruzagiak
Antonio Ricardos
Luis Fermín de Carvajal
Jerónimo Girón
José de Urrutia
Gregorio Cuesta
Ventura Caro
Juan de Lángara
Federico Gravina
Louis de Flers
Eustache d'Aoust
Luc Dagobert
Louis Marie Turreau
Jacques Dugommier
Dominique Pérignon
Barthélemy Schérer
Bon-Adrien Moncey
Galerak
20.844 hildako
5.046 zauritu
5.124 gatibu
6.530 hildako
5.921 zauritu
5.281 gatibu

Konbentzioaren Gerra, batzuetan Pirinioetako Gerra edo Rosellóko Gerra ere deitua, Frantziako Errepublikaren eta Espainiako monarkiaren arteko gerra izan zen, 1793 eta 1795 artean Pirinioen inguruan gertatu zena, Frantzian Konbentzio Nazionala agintean zela. Frantziako Iraultzako Lehen Koalizioko Gerra horretan, Espainiak Ingalaterraren laguntza izan zuen, baina Frantzia garaile irten zen.

Gerra Katalunian eta Euskal Herrian egin zen, batez ere, nahiz eta Aragoiko Pirinioetan ere mugimenduak izan ziren eta herritarrak mobilizatu zituzten. Halaber, Frantziako Toulonen borroka bat izan zen, ingelesen eta espainiarren gerra ontziak joan baitziren hara Frantziako erregezaleei laguntza ematera. Gerra Basileako Bakeaz amaitu zen.

Gerrak aldaketa sakon eta bortitzak eragin zituen Euskal Herrian, izua zabalduz eta 1790an hasitako errealitate instituzionalaren aldaketa finkatuz: berretsi egin zuen ordu arteko foru sistemaren amaiera Ipar Euskal Herrian, eta foruen oinarriak pitzatu Hego Euskal Herrian.


Developed by StudentB